Jokalari estatubatuarrak klubaren errekorra ondu du hamar hiruko sartu ondoren Buesa Arenan.
Markus Howard izan da protagonista nagusia Baskoniak Coviran Granadaren aurka lortutako garaipenean. Estatubatuarrak, Baskoniako jokalari batek Endesa Ligako neurketa batean sakiratutako hirukoen marka berria ezarri du. 10 saskiratzerekin, Howardek historia egiten jarraitzen du klub gasteiztarrean.
Gainera, 37 punturekin bere markarik onena berdindu du etxeko txapelketako norgehiagoka batean. ZORIONAK, MARKUS!!