Zaleen aurrean erreskadako bosgarren garaipena lortu nahi dute Dusko Ivanovicen gizonek Efesen aurka.
Beste behin, Buesa Arenak itxura paregabea eskainiko du, 10.000 zale baino gehiago baieztatuta daudelarik taldeari bultzada emateko Euroleagueko PlayIn-erako bidean. Baskoniak, Shane Larkinen eta Darius Thompsonen Anadolu Efesen bisita jasoko du (osteguna, 20:30), txapelketa kontinentaleko fase erregularreko etxeko azken neurketan.
Saskibaloiko beste gau handi bat Zurbanoko pabiloian, Dusko Ivanovicen gizonak PlayIn-eko postu bat lortzeko misioan murgilduta daudelarik. Talde urdin-gorriak bosgarren garaipena jarraian lortu nahi du bere etxean zaleen babesarekin.
Aste Santua asteko planik onena Buesa Arena, dago. Ez galdu aukera eta gozatu saskibaloi onenaz.