Buesa Arena denboraldiko laugarren sarrerarik onenaren bidean da Baskoniaren eta Fenerbahceren aurkako neurketan.
Buesa Faktorea gakoetako bat izango da berriro asteazken honetan, 20: 30ean, Dusko Ivanovicen gizonek Fenerbahceren aurka jokatuko duten neurketan. 10.000 lagun baino gehiagorekin, tenplu urdin-gorria denboraldiko laugarren sarrerarik onenaren bidean doa. Hurrengo 10 egunetan Buesa Arenan jokatuko diren bost partidetatik lehena izango da.
Beste behin ere, Buesa Arenak norgehiagoka ahaztezin bat biziko du, denboraldiko bataz besteko asistentzia gaindituz. 10.000 eztarri urdin-gorri baino gehiagok gasteizko taldea bultzatuko dute Euroleagueko zazpigarren garaipenaren bila.
Asteazken honetan, 20: 30ean, beste gau ahaztezin batez gozatuko dugu Zurbanoko pabilioian.