Mila pertsona baino gehiago izan dira Buesa Arenako familia argazkian: jokalariak, zuzendariak, langileak, harrobiko jokalariak, eta ordezkari instituzionalak besteak beste.
Buesa Arenako kantxa izan da Baskonia-Alaves Taldeko argazkiaren eszenatokia. Taldeko 1.600 kideen ordezkari bezala, mila lagun inguru batu dira bertan, ordezkari instituzionalak barne. Baskonia-Alaves Taldearen bihotzak inoiz baino indartsuago egiten du taupada.
Gasteizko eta Arabako Lurralde Historikoko ordezkari instituzional gorenak -Gorka Urtaran alkatea, Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusia eta Pedro Elosegi Batzar Nagusietako presidentea- lehen lerroan izan dira Saski Baskoniako presidente eta agintari nagusiaren eta Deportivo Alaveseko presidentearen alboan, Josean Querejeta eta Alfonso Fernandez de Troconiz alegia.
Hauekin batera, gainontzeko ordezkari instituzionalek, bi klubetako zuzendariek, KIROLBET Baskoniako eta Deportivo Alaveseko lehen taldeetako jokalariek, bi erakundeetako langileek, eta BAKH Kirol Hiriko zein Onalan zerbitzu-enpresako kide guztiek koliseo baskonista bete dute.
Baskonia-Alaves Taldea zazpi erakundek osatzen dute (Saski Baskonia, Deportivo Alaves, Bakh, 5+11 Fundazioa, Onalan S.L., NK Istra eta Buesa Events) eta guztira 780 lanpostu zuzen sortzen ditu, horietatik %10 baino gutxiago kirolari profesionalak izanez.
Azken urteotan nabarmen hazi den giza-taldeak, azken bi denboraldietan %12 baino gehiago hain zuzen, engranaje konplexu honen funtzionamendua ahalbidetzen du. Hauen lanaren bitartez, bi erakunde historiko hauek Araban sendo errotuta jarraitzen dute arabar gizartearen pertenentzia sentimendua sinbolizatuz.
Bi kluben etorkizuna harrobiaren esku dago. Hori dela eta, Deportivo Alaves eta Saski Baskoniako behe-mailetako eta eskoletako kideak ere argazkian egon dira, senior adinetik 6 urtera arteko 800 gazte baino gehiago. Halaber, harrobiko estrukturaren parte diren 80 entrenatzaileek ere parte hartu dute argazkian.
Baskonia-Alaves talde gaztearen ilusioaren zein anbizioaren ordezkari diren mila pertsona inguruk, Gasteiz hirian eta Arabako lurralde historikoan punta-puntako bi kirol-erakunde hauekiko dagoen harrotasun sentimendua sinbolizatu dute.