5+11 Fundazioak antolatutako campusetan parte hartzaile errekorra izan da.
Udako azken bost aste hauetan, Baskonia-Alaves taldeko campusak 1.600 gazteen parte hartzea izan du. Gainera, 80 monitorek paper garrantzitsua burutu dute 5+11 Fundazioak gasteizeko 10 instalazio eta 25 kantxetan antolaturiko ekintzetan. Honez gain, Baskonia-Alaves udako campusa Dulantzira eta Agurainera iritsi da bi astez.
520 parte-hartzailerekin eman zion hasiera Baskoniako Nazioarteko Campusak eta 14 egunetan zehar, gasteizko erakundeak antolatutako jarduerarik bizienetako batez gozatu zuten. Ekainaren 25etik uztailaren 9ra, CIBB-a EAE-ko hiriburuko 13 kantxetan hedatu zen, eta guztira staff-eko 58 pertsona aritu ziren lanean dena behar bezala atera zedin.
Deportivo Alavesen udako campusek ere zifra ikusgarria markatu dute: bost asteetan 622 parte hartzaile izan dira. Astelehenetik ostiralera eta sei futbol zelaietan, 12 begirale arduratzen ziren lana aurrera ateratzeaz. Azkenik, Baskoniaren udako campusek 471 parte hartzaile izan dituzte 24 egunetan, hiriko bi kiroldegietan banatuta.
Ehunka familiek 5+11 Fundazioak antolaturiko campusetan konfiantza osoa jarri duten uztaila amaitu da. Eskerrik asko guztioi!